Ignacio Aldecoa Kultura Etxeak genero berdintasunari buruzko agenda espezifiko bat programatu du martxoan, Emakumeen Nazioarteko Egunaren (martxoak 8) harira. Hitzaldiak, irakurketa klubak, +55 Elkartegietako jarduerak eta LParen Kluba izango dira egitarau berezi honen ardatzak.
“Historiaren eta Ondarearen Emakumeen Memoria: ikusaraztea eta eraldatzea” lelopean, programazioak emakumeek historian eta kulturan izan duten presentzia azaleratu nahi du, testuinguru historiko desberdinetatik abiatuta.
Hitzaldi guztiak 19:00etan izango dira, Areto Nagusian, eta sarrera doakoa izango da lekua bete arte.
Astelehenetako hitzaldi zikloa: emakumeen rola historian
Martxoko astelehenetan lau hitzaldi antolatu dira:
- Martxoak 2: Mujeres vasconas en la Córdoba Califal, Belén Vázquez.
- Martxoak 16: Emakumeak Bando Gerretan, Janire Castrillo.
- Martxoak 23: Leonor de Aquitania. Reina y estratega, Itziar Aloria.
- Martxoak 30: Emakumeak Erdi Aroko eta Aro Modernoko ur-hornikuntzan, Jose Rodríguez.
Ziklo honek emakumeek Erdi Arotik Aro Modernora arte izan duten eragina eta presentzia aztertuko ditu.
+55 Elkartegiak: jarduerak Gasteizen eta lurraldeko kuadrilletan
Genero berdintasunaren inguruko programazioa +55 Elkartegietara ere zabaldu da.
Ikastaroak Gasteizen
- Mujeres cineastas. Desde el pionerismo al feminismo, Sonia Paciosek emana (urtarrilaren 13tik apirilaren 21era).
- Vamos a comentar lo que leemos, Amparo Monterok gidatuta (urtarrilaren 13tik maiatzaren 26ra). Martxoan, Almudena Grandesen Los besos en el pan landuko dute, eta martxoaren 8aren inguruko saio berezia egingo da.
Hitzaldiak eta tailerrak Araban
- Martxoak 6, Arespalditza (Aiaraldeko Kuadrilla): Envejecimiento óseo y osteoporosis, Fernando Gómez Bustok.
- Martxoak 27, Ozaeta (Arabako Lautadako Kuadrilla): La menopausia no es cosa sólo de mujeres, EMAIZEren eskutik.
Irakurketa klubak: emakume idazleen lana ardatz
Martxoan, Ignacio Aldecoa Kultura Etxeko irakurketa klubek emakumeek idatzitako obretan jarriko dute arreta. Hautatutako lanen artean daude:
- El asesinato de Roger Ackroyd, Agatha Christie.
- Novia, Ali Hazelwood.
- Tan lejos de Dios, Ana Castillo.
- El cuerpo de Cristo, Bea Lema.
- Manual para mujeres de la limpieza, Lucia Berlin.
- The Bell Jar, Sylvia Plath.
- El ancho mar de los sargazos, Jean Rhys.
Helburua genero eta jatorri desberdinetako emakume egileen ikusgarritasuna handitzea da.
LParen Kluba: emakumeen ahots musikalak
LParen Klubak ere bi emakume artista izango ditu hizpide martxoan:
- Martxoak 6: Horses, Patti Smith.
- Martxoak 27: I’m a Bird Now, Antony & The Johnsons.
ARGAZKIA: Txus Díez


