Zigoitiak bertso-pilota ekitaldi berezia antolatu du Euskararen Eguna ospatzeko

Oinatz Bengoetxea, Erasun, Xabi Ruiz eta Urruzola izango dira frontoian, Xabi Igoa eta Martin Abarrategiren bertsoekin lagunduta
Bertso pilota Zigoitian Oinatz Bengoetxea eta bertsolariekin
avatar

ZUK.eus

21 de noviembre de 2025 a las 11:07

Euskararen Nazioarteko Eguna abenduaren 3an ospatzen bada ere, Zigoitiak aurtengo hitzordua aurreratu eta formatu berezi batekin ospatuko du: bertsoa eta pilota uztartuko dituen jaialdi baten bidez. Bertso-pilota ekitaldia azaroaren 28an, ostirala, 19:00etan izango da Bengolarra frontoian.

 

Kirola eta kultura batuko dituen arratsaldea

Udalak azaldu duenez, Euskararen Eguna “mundura begiratzeko eta gure hizkuntzak marrazten duen modua ospatzeko” aukera dela, eta horregatik aukeratu da formatu dinamiko eta herrikoia: bertsolaritza eta pilota profesionala.

 

Oinatz Bengoetxea

Frontoiako partidan Oinatz Bengoetxea ariko da, eta harekin batera Erasun, Xabi Ruiz eta Urruzola pilotariak. Kirol emanaldia modu berezian girotuko dute bertsolariek, euren ahotsez partida komentatuz: Xabi Igoa eta Martin Abarrategi arduratuko dira lan horretaz.

 

ARGAZKIA: euskadi.eus

 

VITAL-ARTEA-2025_GIF-1206x176-.gif
avatar

ZUK.eus

21 de noviembre de 2025 a las 11:07