Arabako Alea komunikazio taldeak kazetari bat kontratatzeko hautaketa prozesua abiatu du Gasteizen. Euskarazko hedabideak erredakzio lanak egiteko, ikus-entzunezko edukiak ekoizteko eta sare sozialak kudeatzeko gai den profesionala bilatzen du.
Lan eskaintzak ordutegi malgua, soldata lehiakorra eta berehala lanean hasteko aukera jasotzen ditu. Hautagaiek urtarrilaren 10a baino lehen bidali beharko dute curriculuma, baina komunikazio taldeak lehenago ere bete dezake lanpostua, profil egokia aurkituz gero.
Lanposturako baldintzak
Hautagaiek Kazetaritzako, Ikus-entzunezko Komunikazioko edo antzeko unibertsitate ikasketak izan beharko dituzte, baita EGA edo euskara maila baliokidea ere. Halaber, ezinbestekoa izango da Araban bizitzea eta lurraldea ondo ezagutzea.
Hautaketa prozesuan honako ezagutza eta gaitasun hauek ere baloratuko dira:
- Ikus-entzunezko edukiak ekoizteko gaitasuna.
- Sare sozialen kudeaketan esperientzia.
- Diseinu eta maketazio tresnen erabilera.
- ALEA komunikazio proiektua ezagutzea.
Nola aurkeztu hautagaitza
Hautaketa prozesuak elkarrizketa bat eta aurrez aurreko proba bat izango ditu. Komunikazio taldeak hautagaitzak jaso ahala emango die erantzuna, izena emateko epea amaitu arte itxaron gabe.
Interesa duten pertsonek Lansarean euskarazko lan atariaren bidez aurkez dezakete hautagaitza.
Lan eskaintza kontsultatu eta izena eman.
📲 Recibe las noticias de Álava cada día en tu móvil




