Laudioko ikasleek euskarazko webguneak sortuko dituzte herriko 18 saltokirentzat

Laudioalde, Laudio BHI eta Laudio Ikastolako ikasleek GANDIK proiektuan parte hartuko dute 2026-2027 ikasturtean
GANDIK proiektuan parte hartuko duten Laudioko ikasleak eta merkataritza
Añadir ZUK en Google
avatar

ZUK.eus

Medio digital independiente de los pueblos y cuadrillas de Álava.
Añadir ZUK en Google

1 de octubre de 2026 a las 17:20

Laudio GANDIK proiektuan parte hartuko duten udalerri berrietako bat izango da 2026-2027 ikasturtean. Ekimenaren bidez, Laudioalde, Laudio BHI eta Laudio Ikastolako ikasleek euskarazko webguneak sortuko dituzte udalerriko 18 establezimendurentzat, ikastetxeen eta proiektuaren antolakuntzaren laguntzarekin.

 

Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak eta PUNTUEUS Fundazioak sustatutako egitasmoak bi helburu ditu: gazteen gaitasun digitalak garatzea eta tokiko merkataritzaren presentzia digitala euskaraz handitzea.

Portugaleten eta Beasainen aurreko ikasturtean egindako fase pilotuaren ondoren, proiektua beste lau udalerritara zabalduko da: Laudio, Mungia, Bergara eta Pasaia.

 

Laudioko 18 establezimendu parte-hartzaileak

  • Tapicería Juan
  • Lur Natur Denda
  • Leybe’s
  • Electrodomésticos Izaskun SL
  • Ferretería Goar
  • Perfumería Elei
  • Ninat
  • Kukuma
  • Trece13
  • Calzados Roiz
  • Irrintzi
  • Tximeleta
  • Muñikan
  • Decoraciones Llodio
  • 1971
  • Oleta Baserria
  • RIZZOS ileapaindegia
  • Jana ileapaindegia

 

Ikasleek saltokien beharrak ezagutu eta ikasgelan eskuratutako ezagutzak praktikan jarriko dituzte. Merkatariek, berriz, beren negozioen presentzia digitala euskaraz garatzeko baliabide bat izango dute.

Gazteen eta merkatarien arteko elkarlana

Iñigo Martínez zinegotziak proiektuaren izaera praktikoa nabarmendu du: «GANDIKek aukera ematen digu gazteek ikasgelan eskuratzen dituzten gaitasun digitalak benetako behar bati erantzuteko erabiltzeko. Haien lana herriko saltokietara iritsiko da, eta ikasitakoak Laudion bertan izango du eragina. Horrek balio berezia ematen dio proiektuari».

 

GANDIKek belaunaldien arteko lankidetza ere sustatuko du. Ikasleek beren gaitasun digitalak tokiko establezimenduen beharretara egokituko dituzte, eta merkatariek beren jardueraren ezagutza partekatuko dute gazteekin.

 

Martínezen hitzetan, «Gazteak eta tokiko merkataritza elkarren ondoan jartzen dituen proiektua da. Gazteek badute zer eskaini gure herriko merkatariei, eta merkataritzak ere badu zer erakutsi gazteei. Elkar ezagutzeko, elkarrengandik ikasteko eta herrian sare berriak sortzeko aukera polita da».

 

Euskara ingurune digitalean

Laudion sortuko diren 18 webguneak euskaraz egingo dira. Horrela, proiektuak gazteen prestakuntza digitala, tokiko merkataritzaren digitalizazioa eta euskararen presentzia interneten lotuko ditu.

 

ARGAZKIA: zuin.net

📲 Recibe las noticias de Álava cada día en tu móvil

avatar

ZUK.eus

Medio digital independiente de los pueblos y cuadrillas de Álava.

1 de octubre de 2026 a las 17:20