Aramaioko Udalak erorikoak prebenitzeko tailerra antolatu du 65 urtetik gorako pertsonentzat eta euren senide zein zaintzaileentzat, erorikoak adinekoen artean lesioen kausa nagusia direlako. 65 urtetik gorako pertsonen erdiek, gutxienez, eroriko bat izaten dute urtean. Ondorioak ez dira soilik fisikoak: erorikoek eragin psikologikoa eta sozioekonomikoa ere badute.
Erorikoak prebenitzeko bi saio teoriko-praktiko
Tailerra bi saio teoriko-praktikotan egingo da:
- Egunak: martxoak 10 eta 11 (asteartea eta asteazkena)
- Ordutegia: 10:30 – 12:00
- Lekua: Udaletxeko pleno aretoa
Saioetan azalduko da zergatik gertatzen diren erorikoak, zer neurri har daitezkeen aurrea hartzeko, zein diren ohitura osasungarrien eta ariketa fisikoaren garrantzia, eta zer laguntza tekniko dauden eskuragarri, besteak beste telelaguntza zerbitzua.
Lankidetza Osakidetzarekin eta BetiOn zerbitzuarekin
Ekimen hau Aramaioko Udalak antolatu du, Osakidetzako Osasun Zentroarekin, Eusko Jaurlaritzako BetiOn Zerbitzuarekin eta Osasun Publikoko Zerbitzuarekin lankidetzan. Helburua da erorikoak prebenitzeko informazioa eta tresnak eskaintzea, adinekoen autonomia eta segurtasuna indartzeko.
Izen-ematea martxoaren 3ra arte
Tailerrean parte hartzeko izen-ematea martxoaren 3a arte egin daiteke, Udaletxean bertan edo emailez: itxasokultura@gorbeialdea.eus
ARGAZKIA: Freepik


