Zuiak hainbat kultur jarduera hartuko ditu datozen asteetan, abenduaren 3an ospatuko den Euskararen Nazioarteko Egunaren harira. Mundu bat marrazteko: Euskararen Eguna 2026 lelopean, azaroaren 26tik abenduaren 11ra bitartean antzerkia, umorea eta bertsolaritza uztartuko dituen egitaraua prestatu dute.
Jarduerak azaroaren 26an, ostegunean, hasiko dira, Mikel Martínezen Taxi bakarrizketarekin. Tartean Teatroaren emanaldia 19:00etan izango da, Zuiako udaletxean. Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, jarduerak ikastetxera eta udaletxera iritsiko dira. Eguerdiko 12:00etan, Lur Usabiagak 1.000 like antzezlana eskainiko du institutuan.
Arratsaldean, 19:00etan, Aitor Vinagretek Ni ez naiz arrazista, baina euria ari du bakarrizketa aurkeztuko du udaletxeko aretoan, Giza Eskubideen Astearen barruan. Emanaldiaren ostean, euskararen aldeko topa egingo dute.
Bertso afaria Murgian, abenduaren 11n
Egitarauaren azken hitzordua abenduaren 11n, ostiralean, izango da. Andoni Egaña eta Miren Artetxe bertsolariek bertso afarian parte hartuko dute, 21:30ean, Murgiako Batzarraren egoitzan.
Afarian parte hartzeko izena eman beharko da abenduaren 8a baino lehen. Prezioa 20 eurokoa izango da, eta langabeek eta ikasleek 15 euro ordainduko dituzte. Izen-ematea euskara@gorbeialdea.eus helbidera idatzita edo 608 78 25 77 telefono zenbakira deituta egin daiteke. Menu beganoa edo begetarianoa nahi dutenek, baita bestelako beharrak dituztenek ere, izena ematean jakinarazi beharko dute.
📲 Recibe las noticias de Álava cada día en tu móvil




