Euskararen Historiari buruzko I. Nazioarteko Kongresua astearte honetatik Arabako Campusean

Laurogei bat komunikazio eta poster aurkeztuko dira, bost herrialdetako hamahiru unibertsitatetako ikerlarien eskutik
Euskararen historiaren kongresua Arabako Campusean
Medio digital independiente de los pueblos y cuadrillas de Álava.
avatar

ZUK.eus

24 de noviembre de 2025 a las 16:42

Astearte honetik datorren ostegunera, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU/UPV) Arabako Campusek hartuko du Euskararen Historiari buruzko I. Nazioarteko Kongresua, Testuak eta aldaerak aztertzen izenburupean. Jardunaldia Monumenta Linguae Vasconum ikerketa taldeak antolatu du, eta hitzaldiak Letren Fakultatean eta Micaela Portilla Ikerketa Zentroan egingo dira.

 

Euskararen historiaren ikerketa

Mende honen lehen laurdena bereziki emankorra izan da euskararen historiaren ikerketan. Aurrerapen esanguratsuak egin dira testuen edizioan, dialektologia historikoan eta hizkuntzaren berreraiketan, antolatzaileen arabera. Ikuspegi teoriko berriak txertatu dira, eta, horrekin batera, argitara ateratako testu berriek gure ezagutzan sakontzeko aukera eman dute. Bi zutabe horiek euskararen historiaren ulermenean aurrerapauso handiak eragin dituzte.

 

Antolatzaileen helburua da kongresu honek epe luzera iraungo duen tradizio akademiko bat ezartzea, eta euskararen historiaren inguruan lanean ari diren nazioarteko ikertzaileak urtero Araban biltzea.

 

Dialektologia historikoa eta testu azterketak

Biltzar honetan azken hamarkadetako ikerketa esanguratsuenak aurkeztuko dira: dialektologia historikotik hasi eta dokumentu zaharren azterketara, berreraiketa linguistikoraino. Guztira, laurogei bat komunikazio aurkeztuko dira, bost herrialdetako hamahiru unibertsitatetako ikerlarien eskutik.

 

Azaroaren 25

 

  • Larrea: Idazkunen amaieratik pergaminoetara: euskararen historiarako iturriak lehen Erdi Aroan (V.–XII. mendeak)

 

  • Ibarretxe: The bumpy road of Basque ideophones in the history of Basque grammar

 

  • Martínez-Areta: The verb system of Old Common Basque. Discussion and conjectures

 

  • Morrás: Estellerriko euskararen azterketa: izenak eta testuak

 

  • Padilla: J.-B. Chaho (1815–1848), Zuberoako idazle madarikatu berria

 

  • Ros: Sobre la explotación lingüística de la onimia: El caso de la Reja de San Millán

 

  • Strauss: Towards a history of the Basque complementation system

 

  • Uribe-Etxebarria: Manuel Umerez (1757–1818) idazle oñatiarraren hizkuntza-hautuak

 

  • Urrestarazu & García-Palomino: Where the record falls silent: variationist sociolinguistics and historical linguistics

 

  • Permach: Vernacular expressions of local hierarchies in the Kingdom of Pamplona charters

 

  • Peterson & Manterola: Graphic accents in the Reja (1025)

 

  • Abarrategi & Pereda: Arrasate eta Lekeitioko toponimia txikia Erdi Aroko dokumentazioan

 

  • Abaitua: Apelativos latinos de sustrato en la Reja de San Millán (1025)

 

  • Orduña & Ferrer: Los numerales ibéricos y la reconstrucción del protovasco

 

  • Olander: Basque ‘egin’ weather expressions: A borrowing from Romance?

 

  • Zuloaga: Erdi Aroko euskararen ezaugarri dialektalen datazio-auziak

 

  • Lakarra — -oz atzizkiaren jatorriaz eta euskara zaharraren mugez

 

Azaroaren 26ko ponentziak

 

  • Hualde: Isoglosen dinamika euskaraz

 

  • Evseeva & Salaberri: Epistemic modality in non-canonical texts

 

  • Ariztimuño: Potential Mood-en berrirakurketa XVI.–XVII. mendeko testuetan

 

  • Igartua: Multiple exponence throughout the history of Basque

 

  • Krajewska: The diachrony of sibilant mergers in Basque

 

  • Rojo: <ss> grafema erronkarierazko gutunetan

 

  • Zulaika: Las coplas de Otalora (1770)

 

  • Iriarte: Joakin Lizarraga Elkanokoaren obraren datazio proposamena

 

  • Bedaxagar: Astyage pastorala eta XIX. mendeko tragediak

 

  • Isasti: Artikulu definituaren erabilera Lapurdiko XVII. mendeko testuetan

 

  • Bilbao: Zuberoako pastoralen edizioaren bilakaera (1991–2025)

 

Azaroaren 27ko ponentziak

 

  • González: Araba ipar-mendebaldeko euskara bere azken lekukotasunetan

 

  • Ormaetxea, Ros & Ugarte: Aramaioko lexiko historikoa

 

  • Etxagibel: Juan Eloy Udaberen San Mateoren Ebanjelioaren itzulpena

 

  • Camino: Lau liburu-eskualde Lapurdin (XVII–XVIII. mendeak)

 

  • Hayes & Hualde: Aspiration and its historical sources in Zuberoan Basque

 

  • Pérez-Saldanya: Deixis ternariaren berreraikuntza euskaraz

 

  • Quijada & Fernández de Gobeo: Prentsa eta harreman linguistikoak (1857–1939)

 

  • Santazilia: Gerezietako kantu-kaiera

 

  • Bijuesca: Lazarragaren artzain liburua historizatzen

 

  • Azaola: Zubia-Lezamizen dotrina eta filologia-gaiak

 

  • Bedialauneta & Hualde: Partizipio+laguntzaile kontrakzioen ikerketa

 

  • Urgell: Mari Xurio: emakume itzultzaile ezabatua?

 

Euskararen historiaren ikerketarako topaleku berria

Kongresuak Arabako Foru Aldundiaren eta Fundación Vital-en babesa du, eta helburua da euskararen historiaren ezagutzan sakontzea, baita ikertzaileen arteko lankidetza eta nazioarteko ikuspegia sustatzea ere.

 

ARGAZKIA: EHU

 

VITAL-ARTEA-2025_GIF-1206x176-.gif
avatar

ZUK.eus

Medio digital independiente de los pueblos y cuadrillas de Álava.

24 de noviembre de 2025 a las 16:42