70 pilotarik parte hartuko dute ‘Hiru Hiriburuak’ emakumezkoen pilota-txapelketan

Final-laurdenak Gasteizen jokatutko dira, Beti Jai pilotalekuan
Hiru Hiriburuak pilota txapelketa 2025
avatar

ZUK.eus

16 de septiembre de 2025 a las 12:18

‘Hiru Hiriburuak’ emakumezkoen pilota-txapelketak laugarren edizioa iritsi da, eta indartuta dator: 70 pilotarik hartuko dute parte lau kategoriatan, hasiberrietatik elite mailaraino. Irailaren 27an hasiko da Gasteizko Beti Jai pilotalekuan, urriaren 5ean jokatuko dira finalerdiak Bilboko Esperantza frontoian, eta urriaren 12an jokatuko da final handia Donostiako Atano IIIn.

 

Txapelketa Emakume Master Cup zirkuituaren printzipioekin bat dator: irekia, integratzailea eta berdintasunean oinarritua. Antolatzaile nagusiak dira Eusko Jaurlaritza eta EAEko hiru hiriburuetako udalak, emakumezkoen pilotari ikusgarritasuna emateko helburu argiarekin.

 

Aurten, elite mailan arituko diren 8 bikoteak hauek dira:

  • Etxegarai – Gaminde
  • Arrizabalaga – Bergara
  • Zabaleta – Mendizabal
  • Arraiza – Capellán
  • Ibarrola – Betegi
  • Salsamendi – Bertiz
  • Aldai – Erasun
  • Uriarte – Pérez

 

Azken edizioan, Zabaleta-Mendizabal bikotea izan zen garaile, eta aurten ere faboritoen artean daude.

 

Ana López de Uraldek (Gasteiz), Itxaso Errotetak (Bilbo), Iñaki Gabarainek (Donostia) eta Gorka Iturriagak (EJ) azpimarratu dute proiektuaren gorakada eta gizarte-balioa: «Pilotan aritzen diren emakumeak ez dira soilik kirolariak, berdintasunaren eta ikusgarritasunaren aldeko ikur ere badira».

 

Txapelketa hasiberrientzako, gazteentzako, promesentzat eta elitearentzat zabalik egongo da, eta pilota mistoarekin jokatuko da maila guztietan.

 

ARGAZKIA: Vitoria-Gasteizko Udala

 

VITAL-ARTEA-2025_GIF-1206x176-.gif
avatar

ZUK.eus

16 de septiembre de 2025 a las 12:18