Kirolaraba Fundazioak goi mailako kirolarientzako laguntzen 2025erako deialdia argitaratu du ALHAOn, 40.000 euroko zuzkidura orokorrarekin hornitua.
Laguntza horiek jasotzeko, kirolariak federatuta egon behar dira, Araban edo Trebiñuko enklabean egoitza izan behar dute, eta kirol arrakastak lortu behar izan dituzte kategoria absolutu ofizialetan —estatukoak, Europakoak, mundukoak eta olinpikoak— 2024ko irailaren 1etik 2025eko abuztuaren 31ra bitartean.
Kirol inklusiboa
Deialdian, kirol inklusibo eta egokituan izandako lorpenak ere aitortuko dira, aukera berdintasuna sustatzeko eta Arabako kirolean aniztasuna ikusarazteko.
Onuradun bakoitzak gehienez 5.000 euro jaso ahal izango ditu. Dirulaguntzak norgehiagoka bidez emango dira, eta balorazio sistema bat aplikatuko da lortutako emaitzen eta zenbait faktoreren arabera, hala nola modalitate olinpikoetan parte hartzea, emakume kirolaria izatea edo kirol egokitua egitea.
Epeak
Eskaerak 2025eko irailaren 1etik 19ra bitartean aurkeztu ahal izango dira, bai elektronikoki, Arabako Foru Aldundiaren egoitzaren bidez, bai aurrez aurre, Erregistro Orokorrean.
Laguntza horiekin, Kirolaraba Fundazioak Arabako kirolaren lana, bikaintasuna eta Estatuko zein nazioarteko proiekzioa babesteko konpromisoa indartzen du.
Eskaera egiteko esteka
ARGAZKIA: Freepik


