Laudioko Udalak kiroldegiko eskubaloi eta saskibaloi-kantxen argiteria berriztuko du

Azaroaren 17tik abenduaren 14ra arte kantxen erabilera mugatuko da
Laudioko Udalak kiroldegiko kantxen argiteria berrituko du
Añadir ZUK en Google
avatar

ZUK.eus

Medio digital independiente de los pueblos y cuadrillas de Álava.
Añadir ZUK en Google

5 de noviembre de 2025 a las 10:54

Laudioko Kiroldegia hobetzen jarraitzeko asmoan, datozen hilabeteetan Udalak eskubaloi eta saskibaloi-kantxen argiteria berriztuko du. Neurri honekin %50etik gorako aurrezpen energetikoa lortuko da, aurreko argiztapen-instalazioarekin alderatuta; bai eta aurrezpen ekonomikoa, berotegi-efektuko gasen murrizketa eta eraikinaren argiztapena nabarmen hobetzea ere. Hori dela eta, kantxen erabilera mugatuko da azaroaren 17tik abenduaren 14ra arte.

 

Beste kirol gune batzuk aztertzen

Edozein kasutan, eta kirol-taldeen jarduerak hilabete batez ez eteteko asmoan, lanak bi astez luzatuko dira kirol-eremu bakoitzean, eskubaloi kantxatik hasita. “Klubekin batera beste kirol gune batzuk aztertzen ari gara beren jarduera ez eteteko”, azpimarratu du Sonia Respaldizak, Kirol zinegotziak.

 

Halaber, eta kirol-instalazioaren udako itxiera aprobetxatuz, Udalak igerilekuetako, dutxetako, komunetako eta bestelako espazioetako argiak berriztu ditu; amiantoa zuten harmailetako bankuak kentzeaz gain. Lanak Inelco enpresak egin ditu, 157.331 euroko aurrekontuarekin.

 

ARGAZKIA: Laudioko Udala

 

avatar

ZUK.eus

Medio digital independiente de los pueblos y cuadrillas de Álava.

5 de noviembre de 2025 a las 10:54