Arabako Foru Aldundiak 2026an Euskararen Erabilera Sustatzeko 2025-2029 Plan Estrategikoa martxan jarriko du, ia 2 milioi euroko aurrekontuarekin. Aldi berean, Berdintasun, Euskara eta Gobernantza Sailaren kontuek Laudioko suhiltzaile-parke berriaren amaiera eta suhiltzaileen zerbitzuko plantilla indartzea aurreikusten dute, guztira 35.105.000 euroko sail-aurrekontuarekin.
Gazteei, kirolari eta esparru sozioekonomikoari lehentasuna
Iñaki Gurtubai diputatuak azaldu duenez, 2026an 1.972.000 euro bideratuko dira euskara sustatzeko programei, iaz baino 400.000 euro gehiago. Aurrekontuaren zati handi bat Euskararen Plan Estrategikoaren lehen fasea abiatzea izango da.
Planak lehentasutzat jotzen du:
- Gazteen artean euskararen erabilera handitzea
- Kirol, aisialdi eta sare sozialetan presentzia areagotzea
- Euskara esparru sozioekonomikoan eta lan munduan sustatzea
Euskara hutsezko hedabideei ere 322.000 euro esleituko zaizkie, besteak beste Araban Euskaraz, Arabako bertsolariak edo Euskaltzaindia bezalako egitasmoekin batera, lurraldeko euskararen inguruko gizarte-ingurunea sendotzeko.
Laudioko suhiltzaile-parke berria: amaiera 2026an
Arabako Su Itzaltze eta Prebentzio eta Salbamendu Zerbitzuak 22.121.000 euro izango ditu aurrekontuan. Gurtubaik iragarri duenez:
- Laudioko suhiltzaile-etxe berria 2026an amaituko da
- Guztira 5.564.000 euroko inbertsioa izango du
- 2026an 1.330.000 euro bideratuko dira ekipamendurako eta martxan jartzeko
Aiaraldeako larrialdi-zerbitzuak indartzea izango da proiektuaren zutabe nagusietako bat.
Diputatuak nabarmendu du “laudioko parke berriarekin eta baliabide eguneratuekin, segurtasun handiagoa, erantzuteko gaitasun hobea eta egonkortasun handiagoa lortzen ari gara lurralde osoan”.
Plantila handitzea eta baliabide teknikoak modernizatzea
2026ko aurrekontuak aukera ematen du Suhiltzaile Zerbitzuaren plantila handitzeko, 12/2023 Legea betetzen jarraitzeko. Aurten sortutako 6 sarjentu plazei gehituko zaizkie suhiltzaile plaza berriak (1.060.000 €) eta beste 6 sarjentu plaza (420.000 €)
Gainera, aurrekontuak aurreikusten ditu:
- Ibilgailu-flota berritzea eta handitzea
- Modernizazio teknologikoan aurrera egitea
- Prestakuntza-ibilbideak sendotzea Arkauteko Akademiarekin elkarlanean
Berdintasuna, giza eskubideak, memoria eta gobernantza
Sailak 2026an ere indartuko ditu:
- Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako politikak
- Indarkeria matxistaren kontrako programak
- LAIA sarea
- Giza eskubideen eta memoria historikoaren programak
- Garapenerako lankidetza
Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako V. Foru Plana garatzen jarraituko da. Hirugarren sektoreko elkarteekin hitzarmenak 210.000 eurora igoko dira, eta udalek eta koadrilek 210.000 euroko zuzeneko egonkortasun-funtsa izango dute.
Sexu- eta genero-aniztasunaren arloan, Arabako Foru Aldundiak LGTBIQ+ estrategiak garatuko ditu, Lumagorri HAT elkarteari zuzendutako dirulaguntza berri baten bidez.
Memoria historikoa eta giza eskubideak
Aurrekontuek jasotzen dute EHUko Giza Eskubideen eta Botere Publikoen Katedrarekin sinatutako hitzarmena. Horrez gain, MAPen aurrekontua (Araba Babesteko Mekanismoa) 48.000 eurora handitu da, arrisku egoeran dauden giza eskubideen defendatzaileei babesa emateko.
Palestinarako laguntza handituta
Krisi humanitarioei erantzuteko Arabako Larrialdi Funtsa indartuko da, Gasteizko Udalarekin batera. Aurrekontua 185.000 eurora igoko da, Palestinako egoeraren larriagotzea kontuan hartuta.
Halaber, Foru Aldundiak UNRWArekin lankidetza-hitzarmen berria sinatuko du (beste foru aldundiekin batera), Palestinako biztanleriari osasun-laguntza emateko, 35.000 euroko ekarpenarekin.
Guztira, garapenerako lankidetzako proiektuetarako eta gizarte-eraldaketako programetarako 794.800 euro bideratuko dira.
Gobernantza aurreratua eta herritarren parte-hartzea
2026ko kontuek aukera ematen dute gobernu irekiaren eta parte-hartze errealaren alde lan egiteko:
- Aurrekontu parte-hartzaileak
- Web erabilerraztasuna hobetzea
- Datuen eta adimen artifizialaren erabilera arduratsuan oinarritutako berrikuntza administratiboa
ARGAZKIA: Arabako Foru Aldundia


