Zigoitia Euskaraz 2026k Berrikano, Ondategi eta Muruko harrobiak euskararen inguruan elkartuko ditu

Irailaren 5ean, 6an eta 13an egingo da aurtengo edizioa, bizikleta martxa, zirkua, musika, Zigoitiko historiari buruzko bisita gidatua eta herri bazkaria tarteko
Añadir ZUK en Google
avatar

ZUK.eus

Medio digital independiente de los pueblos y cuadrillas de Álava.
Añadir ZUK en Google

1 de septiembre de 2026 a las 10:33

Ikasturte berriarekin batera itzuliko da Zigoitia Euskaraz. Zigoitia Euskaraz lantaldeak eta Zigoitiko Udalak antolatutako egitasmoak iraileko lehen bi asteburuetan banatuko ditu aurtengo jarduerak, Berrikanon, Ondategin eta Muruko harrobietan.

 

Lehen hitzordua irailaren 5ean, larunbatean, Berrikanon izango da. Arratsaldeko 16:30ean abiatuko da bizikleta martxa. Ibilbide osoak 12,4 kilometro izango ditu, Berrikanon hasi eta amaituko da, eta parte-hartzaileek ibilbidearen zati bat bakarrik egiteko aukera ere izango dute. Kaskoa erabiltzea nahitaezkoa izango da.

Martxa 18:00etan amaituko da, meriendarekin. Ondoren, 18:30ean, Bapatean Zirko taldeak zirku-tailerra eskainiko du eta, jarraian, parrillada egingo dute. Egunari amaiera emateko, Patxi eta Konpainia taldearekin dantza-plaza izango da 20:00etan.

 

Zigoitiko historia ezagutzeko bisita gidatua Ondategin

Hurrengo egunean, irailaren 6an, igandean, Ondategik hartuko du lekukoa. 11:00etan bisita gidatua abiatuko da Sarragoatik, Abadelaueta elkartearen eskutik. Zigoitiko ermandadea eta bere egoitza, Santa Luziako baseliza. Zigoitiko historia izenburupean, udalerriaren iragana ezagutzeko aukera eskainiko du ibilbideak.

 

12:30ean, berriz, Mairu Abesbatzak emanaldia eskainiko du Ondategiko elizan, eta ondoren luntxa izango da.

Zigoitia Euskaraz Eguna, irailaren 13an Muruko harrobietan

Egitarauko egun nagusia irailaren 13an, igandean, ospatuko da Muruko harrobietan: Zigoitia Euskaraz Eguna. 14:00etan Oketa Alai taldearen dantza emanaldia izango da, eta 14:30ean herri bazkaria hasiko da. Menuak paella —okeladuna edo begetarianoa—, edaria, postrea eta kafea izango ditu. Prezioa 16 eurokoa izango da helduentzat eta 10 eurokoa haurrentzat. Txartelak aldez aurretik erosi beharko dira Zigoitiko zentro soziokulturalean, irailaren 1etik aurrera.

 

Bazkalostean, Jare taldeko dultzaineroekin Larrain dantza egingo dute, eta Joxe Mendizabalen erromeriak jarraipena emango dio jaiari.

 

Eguraldi txarra eginez gero, irailaren 13ko jarduerak Bengolarra frontoian egingo dira. Muruko harrobietara autoz joateko aukera mugatua izango da, eta antolatzaileek auto bakoitzean gutxienez lau lagun joatea gomendatu dute. Aforoa betetakoan ezingo da ibilgailu gehiago sartu.

 

FOTOGRAFÍA: AFA Hirigintza

📲 Recibe las noticias de Álava cada día en tu móvil

avatar

ZUK.eus

Medio digital independiente de los pueblos y cuadrillas de Álava.

1 de septiembre de 2026 a las 10:33